2024ko Lizartzako Inauteriak iritsi dira

Lizartzako inauteriak 2023.

2024ko Lizartzako Inauteriak iritsi dira

Larunbatean hasiko dira inauteriak

Inauteri garaia iritsi da eta Lizartzan bi asteburutan ospatuko dituzte, urtero bezala, ohiko egitarauarekin. Urtarrilaren 27an, larunbatarekin, hasiko dira, Txekor Hiltze egunarekin, nahiz eta aurreko egunean, pintxo-pote girotua egingo duten. Otsailaren 2an lehertuko da festa eta mozorroek, gurdiek eta txantxoek hartuko dute herria.

Lizartzako Inauteriak 2024

Urtarrilak 26, ostirala

Ostatuan, pintxo pote garaian, inauteritako abestiak abestuko dira.

Urtarrilak 27, larunbata. Txekor-hiltze eguna
12:00. Inauteriei hasiera emango zaie gibela dastatuz. Ondoren. Otsolar Dantza Taldearen emanaldia.

Otsailak 2, ostirala
14:15. Eskolak antolatuta mozorro festa. Ondoren. Kalejira.

Otsailak 3, larunbata

07:00. Plazan elkartu dantzari, txantxo eta txistulariak eta kalejiran Uetako zubitik denok batera, “Diana” abestuz hasiko dugu inauteria.

07:30. Puska-biltzea, dantzari eta txantxoak elkarrekin ospeletik.

10:00. Etxe-zahar baserrian geldialdia.

12:00. Mozorroen eta txarangaren irteera Joxe Mariko aparkalekutik.

13:30. Arrateko zubian denok elkartu ondoren, bazkari autogestionatua, herriko frontoian. ekarri bakoitzak bere bazkaria eta elkarrekin bazkalduko dugu.

18:00. Frontoitik kalejiran aterako dira plazaruntz. Bertan sagardotegi ezberdinetako sagardoak eta “Lizartzako talogileak” egindako taloak jateko aukera izango da.




Otsailak 4, igandea

10:00. Meza nagusia.
Ondoren. Hamaiketakoa plazan.

12:00. Dantzariak kalean ibiliko dira puska biltzen. Gurdi, mozorro eta gainerakoekin batera. Ondoren, Lizartzako Inauteri dantzak plazan.

14:00 Inauteri bazkaria herriko pilotalekuan, txarangaz alaiturik.

17:00. Gala Zirkoa (Diabolo, hula hop, eskuz-esku porteak, oihal eta trapezio aereoak…) ikuskizuna. Tartean zozketak eta luzea saria egongo direlarik.

19:30. Plazan “ijitoa” errez inauterien amaiera.

 

Tolosaldeako nekazal giroko inauteriei buruz gehiago ezagutu nahi baduzu Abaltzisketako Txantxoei eta Amezketako Talai dantzariei buruzko erreportajea, edota Charo Berra tolosar inauterizaleari egindako elkarrizketa irakurri dezakezu.




Idatzi zure iritzia

Cristaleria Añorga Txiki
Arretxe lorategia
Gruas y Transportes Urbieta