Apirilaren 11an hasiko da Herri Txikietako areto futbol Kopa

Herri Txikietako Areto Futbol Kopa | Copa de futbol sala entre pueblos pequeños. Foto: Gael

Apirilaren 11an hasiko da Herri Txikietako areto futbol Kopa

Bidania-Goiazko taldea da Herri Txikietako Areto Futbol Kopa irabazteko faborito nagusia, Liga irabazi ondoren

Liga amaitu ondoren, Herri Txikietako Areto Futbol Kopari emango zaio hasiera datorren apirilaren 11an, larunbatarekin. Bidania-Goiazko taldea izango da herri txikien arteko txapelketa honetan faborito nagusia, Herri Txikietako Ligan erosotasun osoz garaipena lortu ondoren. Ligan jokatutako partidetatik bakarra berdindu dute bidania-goiaztarrek eta gainerakoak irabazita izendatu zen ligako txapeldun.

Kopan zortzi taldek parte hartuko dute, bi taldetan banatuta. Ligako sailkapen orokorrean lau talderik onenak A taldean jokatuko dute, Bidania-Goiatz, Itziar, Leaburu-Txaramako Uzturre eta Ikaztegietako Kutturru, eta B kopan lehiatuko dira Itsasondoko Ijitok, Ikaztegieta, Errezil eta Arroa Behea. Talde bakoitzaren baitan itzuli bakarreko ligaxka jokatuko dute. A eta B taldeetan lehenen postuak bukatzen duten bi taldeak zuzenean sailkatuko dira finalera.

Aurten lehenengoz, neskak

Mutilekin batera, aurten lehenengoz nesken Kopa ere antolatu da. Momentuz bi taldek eman dute izena, Aizarnazabel eta Arroa Beheak, baina oraindik ere izena emateko epea irekita dago, apirilaren 12ra arte.

«Hau izango da areto futbolean Gipuzkoan jokatuko den emakumezkoen lehiaketa ofizial bakarra, Futbol Federazioak ezin izan baitu nesken lehaketarik antolatu taldeak falta zirelako», adierazi dute Gipuzkoako Areto Futbol Elkarteko (Gael) kideak. Aurtengo helburuetako bat zen Gaeleko kideentzat, datozen urteetan indartu nahi dutena.

Final guztiak ekainaren 7an jokatuko dira Bidaniako pilotalekuan, eta egun guztiko festa izateko asmoa dago, herri-afari batekin amaitzeko.

Txantxangorri aldizkaria etxean jaso nahi baduzu, erreportajeak online argitaratu aurretik, egin zaitez harpidedun hemen.


Erreportajea gustatu bazaizu, jarrai iezaguzu sareetan (X, Facebook eta Instagram) gure edukiez gozatzeko. Gainera, proposamen edo iradokizunen bat helarazi nahi badiguzu, txantxangorri@txantxangorri.info helbidera idatz diezagukezu.




Idatzi zure iritzia

Cristaleria Añorga Txiki
Arretxe lorategia