2025 Lizartzako Inauteriak iritsi dira
Larunbatean hasiko dira inauteriak
Inauteri garaia iritsi da eta Lizartzan bi asteburutan ospatuko dituzte, urtero bezala, ohiko egitarauarekin. Otsailaren 15ean, larunbatarekin, hasiko dira, Txekor Hiltze egunarekin, nahiz eta aurreko egunean, pintxo-pote girotua egingo duten. Otsailaren 22an lehertuko da festa eta mozorroek, gurdiek eta txantxoek hartuko dute herria.
Lizartzako Inauteriak 2025
Otsailak 14, ostirala
Ostatuan, pintxo pote garaian, inauteritako abestiak abestuko dira.
Otsailak 15, larunbata. Txekor-hiltze eguna
12:00. Inauteriei hasiera emango zaie gibela dastatuz. Ondoren. Otsolar Dantza Taldearen emanaldia.
Otsailak 21, ostirala
14:15. Eskolak antolatuta mozorro festa. Ondoren. Kalejira.
Otsailak 22, larunbata
07:00. Plazan elkartu dantzari, txantxo eta txistulariak eta kalejiran Uetako zubitik denok batera, “Diana” abestuz hasiko dugu inauteria.
07:30. Puska-biltzea, dantzari eta txantxoak elkarrekin ospeletik.
10:00. Etxe-zahar baserrian geldialdia.
12:00. Mozorroen eta txarangaren irteera Joxe Mariko aparkalekutik.
13:30. Arrateko zubian denok elkartu ondoren, bazkari autogestionatua, herriko frontoian. ekarri bakoitzak bere bazkaria eta elkarrekin bazkalduko dugu.
18:00. Frontoitik kalejiran aterako dira plazaruntz. Bertan sagardotegi ezberdinetako sagardoak eta “Lizartzako talogileak” egindako taloak jateko aukera izango da.
Otsailak 23, igandea
10:00. Meza nagusia.
Ondoren. Hamaiketakoa plazan.
12:00. Dantzariak kalean ibiliko dira puska biltzen. Gurdi, mozorro eta gainerakoekin batera. Ondoren, Lizartzako Inauteri dantzak plazan.
14:00 Inauteri bazkaria herriko pilotalekuan, txarangaz alaiturik.
16:30. Erromeria Estanga anai-arrebekin.
19:30. Plazan “ijitoa” errez inauterien amaiera.
Tolosaldeako nekazal giroko inauteriei buruz gehiago ezagutu nahi baduzu Abaltzisketako Txantxoei eta Amezketako Talai dantzariei buruzko erreportajea, edota Charo Berra tolosar inauterizaleari egindako elkarrizketa irakurri dezakezu.
Txantxangorri aldizkaria etxean jaso nahi baduzu, erreportajeak online argitaratu aurretik, egin zaitez harpidedun hemen.
Erreportajea gustatu bazaizu, jarrai iezaguzu sareetan (X, Facebook eta Instagram) gure edukiez gozatzeko. Gainera, proposamen edo iradokizunen bat helarazi nahi badiguzu, txantxangorri@txantxangorri.info helbidera idatz diezagukezu. |