Ugatzaren populazioa, pixkanaka goruntz
Une honetan Aralarren bikote bat bizi da, nahiz eta ez duen lortu oraindik kumatzea
Mikel Olano, basozaina
Hegazti handia da ugatza. Hegal luzeak ditu. Hego puntatik puntara 3 metrotako luzera izan dezake. Isatsa ere luzea eta ‘kuña’ formakoa du. Sarraski jalea da eta horien artean hezurrak jaten dituen bakarra da. Airean sortzen diren korronte termikoak erabiltzen ditu hegan egiterakoan.
Lumajeari dagokionez, kolore ezberdinetako etapak pasatzen ditu heldutasunera iritsi arte. Hau gertatzen da zazpi urte inguru dituenean.
Banaketa
Munduan zehar kontinente ezberdinetan bizi da. Besteak beste Eurasia eta Afrikako mendi lerroetan. Populaziorik garrantzitsuenak Afrikako ekialdean eta mendebaldean
kokatzen dira. Baita ere Asia erdialdean eta Himalaian.
Ugatzetan gutxienez bi subespezie desberdintzen dira: G.b. barbatus (Eurasian eta Afrika iparrean) eta G.b. meridionalis (Afrika ekialdean eta hegoaldean).
Europan, berriz, nahiko ugaria zen garai batean baina XIX. mendean ia leku guztietatik desagertu zen pozoia eta ehiza zela medio.
Pirinioak gordeleku
Lehen aipatu bezala, XIX. mendean ugatza ia desagertu zen gure inguruetatik. Pirinioak hartu zituen gordeleku bezala eta bertan iraun izan du urte askotan zehar.
Horrela, aurreneko zentsu moduko batean, 1979an, Rafael Herediak 19 lurralde aipatzen ditu. 1988 urtean 25 lurralde zenbatzen dira eta 2018 aldiz 122ra igotzen da lurraldeen kopurua. Hori dena Pirinioetan.
Baina denbora horretan Pirinioetatik kanpo ere beste nukleo batzuk sortzen hasi ziren. Horrela 2006ean Andaluzian, Cazorlan, hasitako proiektuak bere emaitzak ematen
hasten da eta 2018 urtean iada hiru lurralde zituzten. Gauza berbera gertatzen da Asturiasko Picos de Europako proiektuarekin. Hau 2010. urtean hasi zen eta gaur
egun gutxienez lurralde bat badute.
Bi proiektu hauek reintrodukzio bidez eman dira aurrera. Hegaztiak askatzen joan dira ‘hacking’ metodoa erabiliaz. Hau da, hegaztiek ez dituzte bere kabuz kolonizatu lurralde berri hauek. Antzeko proiektu bat burutzen ari da Castellongo eta Teruelgo Maestrazgo inguruan (2018).
Baina modu naturalean ere kolonizatu dituzte bi lurralde berri. Bata Moncayo inguruan (sistema iberiarrean) eta beste bat ‘montes vascos’ bezala ezagutzen den mendikate batean: Aralar. Bi lurralde hauetan ez dute umatzerik lortu baina etzan dira.
IREC eta CSIC erakundeak egin duten lan berri baten arabera (Margalida eta al.) Hegoaldeko Pirinioetan 1.000 ugatz inguru bizi dira. Hauetatik %36 umegileak dira, ‘reproduktoreak’, eta lurralde baten jabe direnak. Gainontzeko aleak ‘poblacion flotante’ bezala kontsideratzen dira. Lurraldearen jabe den ugatzen bat desagertzen bada berehala sartzen da leku horretara ‘fl otanteak’ direnetako bat. Hau da, reposizioak berehala egiten dira.
Gurera etorriz eta, zehazki, Aralar kontuan hartuz, esan 2016an bertan bikote bat osatzen dela. 2017an beste ugatz bat azaltzen da eta hirukotea osatzen dute. Hauetariko bi markatuak daude: Kiriku (arra) eta Muel (emea). Hirugarrenari Eder izena jarri genion. Hau ere arra. Urte honetan, dakigula aurreneko aldiz habia egiten dute baina ez dira etzaten. 2018an habia berritzen dute baina ez dira etzaten. 2019an aurreneko aldiz etzaten dira baina ez da umerik jaiotzen. 2020an etzan eta umea jaiotzen da baina berehala galtzen da.
Pingback: Araitz, Aralarko ugatz gaztea - Txantxangorri Aldizkaria