Amarozko Antzerki Asteak 25 urte beteko ditu antzerkia zabaltzen
Bost egunetan hamalau ekitaldi izango dira Amarozko Antzerki Astearen baitan
Amaroz auzo gaztea da, baina erreferente bilakatu da Tolosan. Horren arrazoietako bat da urtero antolatzen den Antzerki Astea. Hogeitabostgarren edizioa ospatuko dute aurten May Gorostiaga eta Bea Larrañagak.
Ekainaren 26tik 30era, bost egunetan antzerkia oinarri duten hamalau ekitaldi izango dira Amarotzen, haur zein helduentzako.
Ikuskizun guztiak auzo-etxean edo kalean egingo dira, sarrera irekiarekin.
Aurtengoa jaialdi berezia egin nahi izan dute, 25 urte betetzen baititu Amarozko Antzerki Asteak. Horregatik, ohiko ikuskizunez gain, ‘Zorionak Amarotz’ gala berezia ere egingo dute azkeneko egunean.
Amarozko Antzerki Asteko egitaraua:
Ekainak 26
17:00 ‘Punto eta aparte’ Pailaztana junior taldearen ikuskizuna Auzo-Etxean. Denontzako, euskeraz.
18:00 Zirko tailerra Zirkugintza taldearen eskutik. Umeentzako kale ikuskizuna kalean.
Ekainak 27
16:30 ‘Ipuinak jo eta musikak kontatu’ Badut taldearen ikuskizuna Auzo-Etxean umeentzako, euskeraz.
18:00 ‘El clownquis de Amarotz’ Pailaztana eta lagunen kale ikuskizuna, helduentzako, euskaraz.
19:30 ’25 urte kopletan’ Amaia Agirre eta Eli Pagola bertsolarien eskutik, denontzako, euskaraz.
Ekainak 28
‘Erraldoi Txikien Topaketa Handia’ egingo da arratsaldean Amarotzeko erraldoiak eta Lagunen, eta Numen Dantza Eskolaren eskutik. Horren baitan, 16:30ean tailerra egingo da eta 17:30ean kalejira.
19:00 ‘Triki festa erraldoia’ Irma eta Ixoneren eskutik.
Ekainak 29
16:00 ‘Tilin Tilin’ ikuskizuna Eneko Gutierrezen eskutik Auzo-Etxean umeentzako, euskaraz.
17:30 ‘Pintxopoteatro’ egingo da auzoko tabernetan Diego Calavia, Enek Gutierrez eta David Blancoren eskutik.
19:30 ’15 año cuesta abajo’ Poprockpompero taldearen kale ikuskizuna, denentzako, gaztelaniaz.
Ekainak 30
17:45 ‘Zorionak Amarotz’ gala berezia aurkeztuko dute Tortell Poltrona eta Petita Luk, Bea Larrañaga (Filipa Balbina) eta Amarotzeko zumba taldearen parte hartzearekin.