Andueza parketxeak ibilaldia antolatu du irailaren 28rako, larunbata, saguzarrak hurbilagotik ezagutzeko
Saguzarrak misterioz inguratutako izaki gautarrak dira. Anduetza parketxeak, Aizkorri-Aratz Parke Naturalaren magalean, gure inguruan bizi diren ugaztunak gertutik ezagutzeko txangoa antolatu du.
Anduetza parketxeko inguruetatik egingo den ibilaldi txikiari ekin aurretik, Lander Olasagasti adituak, ugaztun hegalari hauen ezaugarriak eta bitxikeriak azalduko ditu: orientatzeko erabiltzen duten sistema, ernaltze zikloa, hibernazioa, espezie ezberdinak… Eguna iluntzen duen garaia da saguzarrak behatzeko momenturik egokiena eta gerturatzen direnek animaliatxo hauek entzuteko eta ikusteko aukera izango dute.
- Elkargune-puntua: Anduetza Parketxea
- Ordua: 19:30ean
- Prezioa: 6€ pertsonako (12 urtetik beherakoak 4€)
- Izen -ematea: plaza mugatuak daude, erreserba egitea beharrezkoa da.
Para más información y reservas:
943 80 21 87 / 688 62 36 09
anduetza@gipuzkoanatura.eus
Erreportajea gustatu bazaizu, jarrai gaitzazu sarean (X, Facebook eta Instagram) gure edukiez gozatzeko. Gainera, proposamen edo iradokizunen bat helarazi nahi badiguzu, txantxangorri@txantxangorri.info helbidera idatz diezagukezu. |