Lapaza etxea | Tolosa

Lapaza Etxea Tolosa 1

Lapaza etxea | Tolosa

Korreo eta Letxuga kaleak batzen diren lekuan kokatzen da Lapaza etxea. XVIII. mendeko eraikina da, lau solairukoa. Artisau-merkatari familia batek eraiki zuen. Familiak zuen boterea eta garrantzia argi geratzen da harlanduz egindako lehen bi solairuetan. Goiko bi solairuetan aldiz tolosar adreilu gorriak osatzen du egurrezko egitura.

 

Bi kaleetara ditu paretak eta beste biak inguruko etxeek tapatuta geratzen dira. Korreo kalera begira-tzen du aurrealde nagusiak. Fatxada honetan burdina forjatuzko bi balkoi ditu lehenengo eta bigarren solairuan, eta egurrezkoa azkenekoan.

 

Teilatua lau isurikoa da. Egurrezko teilatu-hegal zabala, soliba eta habe tailatuak ditu. Lapaza etxea euskal arkitekturaren eredu da.

 

Tolosan eraikin ugari daude antzeko egitura dutenak, hau da, behean harlandua eta goiko solairuetarako ladreilua. XVIII. mendean hasi zen egitura mota hori erabiltzen, ordura arte ladreilua gaizki ikusia baitzegoen arkitektoen artean. Hala ere, merkeagoa  eta pisu gutxiago izateak, bere erabilera zabaltzera eraman zuen.

 

Tolosan bizpahiru lantegi egon ziren. Lehena Amarotzen egon zen, eta bigarrena, 1622an Udalak Ar-tzabaltzan eraiki zuen. Hau 1822an besterendu zuen etxea, lurrak eta guzti. Gainera, XIX. mendean beste lantegi bat zegoen, Aldaba-Otzarain inguruan.

 

Idatzi zure iritzia

Cristaleria Añorga Txiki
Arretxe lorategia
Gruas y Transportes Urbieta