Amarotzeko Antzerki Asteak 25 urte beteko ditu antzerkia zabaltzen

Amarotzeko antzerki astea 2023

Amarotzeko Antzerki Asteak 25 urte beteko ditu antzerkia zabaltzen

Bost egunetan hamalau ekitaldi izango dira Amarotzeko Antzerki Astearen baitan

Amarotz auzo gaztea da, baina erreferente bilakatu da Tolosan. Horren arrazoietako bat da urtero antolatzen den Antzerki Astea. Hogeitabostgarren edizioa ospatuko dute aurten May Gorostiaga eta Bea Larrañagak.

Ekainaren 26tik 30era, bost egunetan antzerkia oinarri duten hamalau ekitaldi izango dira Amarotzen, haur zein helduentzako.

Ikuskizun guztiak auzo-etxean edo kalean egingo dira, sarrera irekiarekin.

Aurtengoa jaialdi berezia egin nahi izan dute, 25 urte betetzen baititu Amarozko Antzerki Asteak. Horregatik, ohiko ikuskizunez gain, ‘Zorionak Amarotz’ gala berezia ere egingo dute azkeneko egunean.

Amarotzeko Antzerki Asteko egitaraua:

Ekainak 26

17:00 ‘Punto eta aparte’ Pailaztana junior taldearen ikuskizuna Auzo-Etxean. Denontzako, euskeraz.

18:00 Zirko tailerra Zirkugintza taldearen eskutik. Umeentzako kale ikuskizuna kalean.

Ekainak 27

16:30 ‘Ipuinak jo eta musikak kontatu’ Badut taldearen ikuskizuna Auzo-Etxean umeentzako, euskeraz.

18:00 ‘El clownquis de Amarotz’ Pailaztana eta lagunen kale ikuskizuna, helduentzako, euskaraz.

19:30 ’25 urte kopletan’ Amaia Agirre eta Eli Pagola bertsolarien eskutik, denontzako, euskaraz.

Ekainak 28

‘Erraldoi Txikien Topaketa Handia’ egingo da arratsaldean Amarotzeko erraldoiak eta Lagunen, eta Numen Dantza Eskolaren  eskutik. Horren baitan, 16:30ean tailerra egingo da eta 17:30ean kalejira.

19:00 ‘Triki festa erraldoia’ Irma eta Ixoneren eskutik.



Ekainak 29

16:00 ‘Tilin Tilin’ ikuskizuna Eneko Gutierrezen eskutik Auzo-Etxean umeentzako, euskaraz.

17:30 ‘Pintxopoteatro’ egingo da auzoko tabernetan Diego Calavia, Enek Gutierrez eta David Blancoren eskutik.

19:30 ’15 año cuesta abajo’ Poprockpompero taldearen kale ikuskizuna, denentzako, gaztelaniaz.

Ekainak 30

17:45 ‘Zorionak Amarotz’ gala berezia aurkeztuko dute Tortell Poltrona eta Petita Luk, Bea Larrañaga (Filipa Balbina) eta Amarotzeko zumba taldearen parte hartzearekin.

Txantxangorri aldizkaria etxean jaso nahi baduzu, erreportajeak online argitaratu aurretik, egin zaitez harpidedun hemen.


Erreportajea gustatu bazaizu, jarrai iezaguzu sareetan (X, Facebook eta Instagram) gure edukiez gozatzeko. Gainera, proposamen edo iradokizunen bat helarazi nahi badiguzu, txantxangorri@txantxangorri.info helbidera idatz diezagukezu.




Idatzi zure iritzia

Cristaleria Añorga Txiki
Arretxe lorategia