Antzerkialdia antolatu da lehenengoz Aiztondon
Asteasun, Adunan eta Zizurkilen ospatuko dira emanaldiak
Hainbat urtetan Zizurkilen antolatu den Antzerki Astea aurten Aiztondoko I. Antzerkialdian bilakatu da. Zizurkilez gain Adunan eta Asteasun egingo dira emanaldiak martxoaren bigarren hamabostaldian ospatuko den antzerki zikloan.
Guztira hamar antzezlan ikusi ahal izango dira, adin guztietako herritarrei zuzenduak eta antzerki mota ezberdinetakoak. Besteak beste, itzal-antzerkia, txotxongiloak edota bakarizketak. Lehenengo bi saioak Adunan egingo dira, hurrengo hiruak Asteasun eta azken bostak Zizurkilen.
Ohitura den bezela, Antzerkialdia ixteko Zizurkilgo eskoletako ikasleek prestatutako antzerki saioa eskainiko dute.
Ekitaldi guztietarako sarrera doakoa izango da, aforoa bete arte. Antolakuntzak puntualtasuna eskatzen du.
Aiztondoko I. Antzerkialdiko agenda:
Aduna
- Martxoak 15. ‘Aioko’ itzal-antzerkia eta txotxongiloak 4 urtetik gorakoentzat eta eskolekin loturako emanaldia. 11 30, eskolan.
- Martxoak 17. ’35 huts’ Esti Curiel-en bakarrizketa. 16 urtetik gorakoei zuzendua. 21 30, elizan.
Asteasu
- Martxoak 21. ‘Gure kanoa’ HH4-LH3 arteko haurrentzat. 15 00, Pello Errota ikastetxean.
- Martxoak 23. ‘Osaba untxia eta koiotea’ LH4tik 6ra arteko haurrentzat. 15 00, Pello Errota ikastetxean.
- Martxoak 24. ‘Andre zaharren manifestua’ helduentzat. 19 00, udaletxeko ikuskizun aretoan.
Zizurkil
- Martxoak 25. ‘Intxaurrak’ helduentzat. 20 00, Atxulondo Kultur Etxean.
- Martxoak 27 ‘Kolorez kolore’ HH3tik 5erako haurrentzat.
- Martxoak 28 ‘Alpistegia’ LH1-2-3ko ikasleentzat.
- Martxoak 29 ‘Urpekariak’ LH4-5-6ko ikasleentzat.
- Martxoak 30 Ikastetxeen emanaldia Atxulondon.
Pingback: 2. Antzerkialdia antolatu dute Aiztondon - Txantxangorri Aldizkaria