Aralar natura-parkean murgiltzeko txango gidatuak antolatu dira

Osinberde Zaldibia Aralar

Aralar natura-parkean murgiltzeko txango gidatuak antolatu dira

Aralar natura parkeko Osinberde erreka, Lizarrustiko zuhaitzak eta museoaren ondoan dagoen Errotatxo ezagutu ahal izango dira Ataungo Barandiaran museoak antolatuta

Aralar natura-parkea gertutik ezagutzeko hiru proposamen antolatu ditu Ataungo Barandiaran museoak uztailerako. Osinberde errekara eta Lizarrustiko basora visita gidatuak egingo dira, baita museoaren ondoan dagoen Errotatxon tailerra. Parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman meharko dute 943.180.335 edota 688.895.069 teléfono zenbakietan, edo barandiaran@gipuzkoanatura.eus helbide elektronikoan.

Barandiaran Museoa Ataungo San Gregorio auzoko Larruntza errotan dago eta pixka bat beherago Errotatxo izeneko errota eraiki zuten 1667an, lehenetik ateratako urak aprobetxatzen dituena. Errotatxora bisita gidatua egiteko aukera egongo da uztailaren 25ean eta 28an. Bertan dauden zerrategia eta irin-errota martxan ikusteko aukera egingo da eta, ondoren, talo-tailerra izango da parte hartzaileentzat. Bisita gidatua zein tailerra uztailaren 25ean eta 28an egingo dira, 10:30ean.

Aralar natura-parkean murgiltzeko veste bi txango ere antolatu dituzte. Uztailaren 27an Zaldibiako Osinberde errekak ezkutatzen duen paradisua ezagutu ahal izango da, urak sortutako paisaietatik ibilbidea eginez.

Azkenik, abuztuaren 11an Lizarrustiko paisaia ehundu duten zuhaitzak ezagutzeko ibilaldi gidatua egingo da, parketxetik aterata.


Erreportajea gustatu bazaizu, jarrai gaitzazu sarean (X, Facebook eta Instagram) gure edukiez gozatzeko. Gainera, proposamen edo iradokizunen bat helarazi nahi badiguzu, txantxangorri@txantxangorri.info helbidera idatz diezagukezu.

 




Idatzi zure iritzia

Cristaleria Añorga Txiki
Arretxe lorategia
Gruas y Transportes Urbieta