Ataungo Mitoaldiaren zazpigarren edizioa ekainaren 15tik uztailaren 13ra

Ataungo Mitoaldia

Ataungo Mitoaldiaren zazpigarren edizioa ekainaren 15tik uztailaren 13ra

Jon Maiaren ‘Kantu berri bat gara’ kontzertuarekin hasiko da Ataungo Mitoaldia eta Gau Ibilaldi mitologikoarekin amaituko da aurten hilabetez luzatuko den jaialdia

Ataun mitologiaren erreferente izango da berriro Mitoaldiarekin. Zazpigarren urtez antolatu da jaialdia, hilabeteko iraupena izango duena, ekainaren 15tik uztailaren 13ra.

Joxe Miel Barandiaranek Ataunen egindako lana du erreferente Jentilbara Kultur Elkarteak Mitoaldia antolatzerakoan, Ataungo Udalarekin eta Barandiaran museoarekin elkarlanean eta herriko hainbat taldeen laguntzarekin. Horregatik, aurten Barandiaran bizi izan en Sara Etxean aukeztu zuten jaialdia.

Hau zazpigarren edizioa bada ere, duela 40 urte hasi ziren, lehen aldiz Jentilen etorrera antolatu zutenean. Oraingo honetan ere ez dira faltako izaki mitologiko ezagunenak: Mari Munduko, basajaun, sanmartin Txiki, sorginak eta beste hainbat.

Ataungo mitología gune esanguratsuenak izango ditu ardatz edizio honek eta horren baitan, Agautz eta Leizadiko kobetara irteera, Patxi Zubizarreta eta Asisko Urmenetaren hitzaldiak, eta nola ez, Gau ibilaldi mitologikoa ikuskizuna dira ekitaldi nagusiak.

Hemen VII. Mitoaldiko egitarau osoa:

Ekainak 15, 22:00etan, Herri Antzokian. Jon Maiaren kontzertua ‘Kantu Berri bat gara’.

Ekainak 19, asteazkena, 19:30etan, Barandiaran Museoan hitzaldi musikatua. Patxi Zubizarreta & Pello Ramirez. ‘Urbanita jentilaren aurrean’.

Helduen literaturan eta itzulpengintzan lan asko egindakoa den arren, haur eta gazte literaturan argitaratutako lanengatik da bereziki ezaguna. 4 aldiz eskuratu du Euskadi Saria. Gehien landu duen generoa ipuinak dira.

Pello Ramirez berriz Euskal Herriko musika eszenan eskari eta estimazio handiko musikaria izateaz gain
talde askorekin parte hartzen du (Lertxundi, Maia, eta abar).

Ekainak 27, osteguna, 19:30etan, udaletxean. Hitzaldia, Asisko Urmeneta, ‘Ni ez naiz sorgina!’.
Nafar irudigilea eta komikilaria. Komikia, ilustrazioa, marrazki bizidunak, prentsako karikatura eta abar
jorratzen ditu. Umorea eta euskalgintza izaten dute ardatz bere lanak. Euskal Herria Sormen Saria (2017) eta Euskadi Saria- Literatura lanaren ilustrazioa (2019) ditu jasota.

Uztailak 6, larunbata, 8:30etan. Agautz eta Leizadiko kobetara irteera.

Ion Fontenlaren eskutik Ataungo koba eder hauek bisitatzeko aukera izango dugu. Ataun Aiako Urkillaga gurutzetik, 8:30ean irtengo gara. Kobak babesteko, ikusle kopurua mugatua izango da.

Uztailak 13. larunbata, X. Gau Ibilaldi Mitologikoa. Bi txanda egingo dira: 19.30etan eta 20:00etan

Garai bateko ipuin eta legenda harrigarrien munduan sartuko gara Ataungo bihotzean eta Joxemiel Barandiaran bizi izan zen inguruan. Euskal mitologiako pertsonaia ezagunak izango ditugu bide-lagun.
Horretarako, garai bateko herri bidean zehar, oinez egingo dugu Barandiaran Museotik abiatu eta San Martingo plazara. Ibilaldi harrigarria eta sorpresaz beterikoa izango da. Sarrerak aurrez hartu behar dira www.jentilbaratza.eus atarian, plaza mugatuak izango dira eta. 1.200 partaideetan mugatu behar izaten da parte hartzea. Bi txandatan egingo da. Informazioa gehiago: www.jentilbaratza.eus eta barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net.




Idatzi zure iritzia

Cristaleria Añorga Txiki
Arretxe lorategia
Gruas y Transportes Urbieta