Axurdario-Urkita mendilerroa

Axurdario-Urkita mendilerroa. Núñez

Axurdario-Urkita mendilerroa

Orexako Basabe bailaratik aterako gara. Herrira igotzeko errepide nagusian ikusiko dugu bidegurutzea eta handik 300 metro ingurura asfaltoa amaitzen da. Bidean aurrera jarraituko dugu borba batzuetara iritsi arte. Eskuineko borda zaharraren ondotik goruntz doan bidea hartuko dugu, marka gorri, zuri eta horiak dituena. Hemen hasten da mendiaren gailurrera eramango gaituen bidea.

Hasieran bidea malda gutxikoa da eta handik metro batzuetara hasiko da aldapa, igoera osoan mantenduko dena. Bidea sigi-saga igotzen da. Beti harritxintxarreko bide nagusia jarraituko dugu.
Berrogehi minutu daramatzagunean, aldapa pixka bat leundu egiten da, gailurretik gertu gaudenaren seinale. Bertan, pagadi eta pinudi artean bideguru-tze bat topatuko dugu. Ezkerrera joanez gero Urkita mendira igoko ginake, eta eskuinerantz, Narbaitzu aldera hartuko dugu, Axurdario gailurreraino doan gailurreria jarraituz.




Eskuinerantz segiko dugu, pagadia eskuinean eta pinudia ezkerretara dugula. Metro gutxitara beste bideguru-tze bat topatuko dugu. Erdiko bidetik, marka hori eta zuriak jarraituz, egingo dugu aurrera. Laster basotik atera eta garolekuz betetako gailurreria guru-tzatzen hasiko gara. Hasieran maldan gora ibiliko gara, Elorrigainera iritsi arte. Bide gora-beheratsua bihurtuko da, gailur batetik bestera igarotzeko.

Aurrera eginez, bide ondoan dagoen haritz bakarti bat topatuko dugu. Bertan dago beheruntz hasteko seinalea. Nahi izanez gero, aurrera ere jarraitu dezakegu, Narbaitzuko gaina eta Axurdariora iristeko. Gero pausoetan atzera egin beharko dugu jaitsierako bidea egiteko. Marka hori eta zuriak jarraituz, bide nagusia jarraituko dugu. Jaitsiera maldatsua da hasiera, harri solte ugarirekin. Pare bat bihurgune igaro ondoren, basoan sartuko gara, bidea estutuz. Bide honetan aurrera egingo dugu eta hogei minutu inguruan Lizartzatik Orexarako errepide hasierara iritsiko gara.



  • Iraupena: 3 o. 30 min.
  • Zailtasuna: ertaina
  • Desnibela: 430 m.
  • Distantzia: 6,9 km.
  • Irteera: Basabe erreka

 

Inguruan

Orexa

Herriaren jatorria antzinakoa bada ere, ez dago datu zehatzik. 1374an Tolosara batu zen babes bila, inguruko herri asko bezala, nahiz eta autonomia administratibo eta ekonomikoa mantendu zuen. Herriek liskar ugari izan zituzten. Orexa 1714an hasi zen idenpendentzia lortu nahian, baina ez duen lortu 1875ra arte. XIX. mende hasieran 170 biztanle zituen eta gaur egun, Gipuzkoako herri txikiena da 114 biztanlerekin.

Kamamila

Narbaitzu gaineko bidean kamomilla hazten da. Debekatua dago sendabelar hau jasotzea. Antzitatik erabiltzen da eta oso ohikoa da infusioan hartzea sabeleko minarentzako, eta erabilera ugari ditu kosmetikan ere ilea eta azalerako, baita perfumeetan. Bere izena grekotik dator ‘chamaimēlon’ deitura (lurreko sagarra), landare honek duen sagar usainarengatik.

Matxinsaltoa

Uda garaian zelaietan ohiko intsektua da matxinsaltoa. Kolore berde edo arrea izaten dute eta emeak arrak baina handiagoak izan ohi dira. Espezie batzuek soinua egiten dute, femurra hegoen edo sabelaldearen kontra igurtziz, edota hegoak elkarren aurka jota hegan doazenean. Atzeko hankak luze eta indartsuagoak dituzte, salto egiteko. Gainera, bi hegal-pare dituzte, baina atzekoak bakarrik dira hegan egiteko baliogarriak, mintzak direlako. Aurrekoak koriazeoak dira eta ez dira hegaldirako erabilgarriak. Animalia herbiboroak dira.

Axurdario-Urkita mendilerroa

Axurdario eta Urkita lortzen dituen mendilerroak hainbat gailur ditu. Lizartzako lurretan dago Axurdario, 441 metrotara. Bertan aurkitu zuen Jesús Mª Alquezarrek 1974ko abenduan dolmen bat. Urkitako estazio megalitikoan izendatutako monumento bakarra da oraingoz. Mendilerro horretan aurkitzen dira Narbaitzugaina (465 m) eta Elorrigaina (481 m), eta Amaitzarretako lepotik ezkerrera, gailurreriko beste aldean, Urkita (866 m), Nafaroako lurretan dagoena.

Idatzi zure iritzia

Cristaleria Añorga Txiki
Arretxe lorategia
Gruas y Transportes Urbieta