EAEko eguneko tximeleten azterketa eta jarraipenari buruzko tailerra emango du Zerynthia elkarteak abuztuaren 15ean
Tximeleten azterketa tailerra ekainaren 15ean, larunbata izango da, Anduetza parketxean eta bertan tximeletek naturan duten garrantzia erakutsiko dute Zerynthia elkarteko Ruth Escobés eta Yeray Monasteriok
Tximeletak naturaren eta biodibertsitatean funtzio garrantzitsua osatzen dute. Intsektu hauen artean milaka espezie daude mundu osoan eta batak bestetik koloreak ezberdintzen dituela badirudi ere, espezie bakoitzak bere lekua du kate trofikoan. Intsektu hauen inguruan gehiago ezagutzeko, Eguneko Tximeleten Azterketa eta Jarraipenari buruzko tailer bat antolatu du HAZI Fundazioak, Zerynthia elkartearekin eta Gipuzkoako Parketxe Sarearekin elkarlanean. Ikastaro hau ‘BMS Euskadi-EAE eguneko tximeleten jarraipen programaren’ baitan aurrera eramango da Zegamako Anduetza Parketxean.
Eguneko tximeleten jarraipenetako programaren helburu nagusietako bat Europako Larreetako Tximeleten Adierazlea elikatzea da. Izan ere, adierazle horrek tximeleten eta nekazaritza-sistemei lotutako habitat seminaturalen kontserbazio-egoerari buruzko informazio baliotsua jasotzen eta ematen du.
Zegamako Parketxean egingo den jardunaldiaren helburua BMS Euskadin parte hartzen duten boluntarioei laguntzea da, tximeleten identifikazioari eta ekologiari buruzko trebakuntza eta datuak hartzeko protokoloen aplikazioa hobetu eta tximeletak aztertzeko interesa duten kolaboratzaile berriei lehen hurbilketa bat erraztea. Horrela, gaian interesa duen edonori irekita dago ikastaroan parte hartzea.
Tailerra Ruth Escobés eta Yeray Monasterio lepidopteroetan adituek eta Zerynthia elkarteko kideek emango dute. Elkarte hau erreferente da Estatu espainiako lepidopteroen babesaren alorrean. Eguneko eta gaueko tximeleten eta horien habitaten kontserbazioa, ikerketa eta dibulgazioa du helburu. Intsektu hauen inguruko dibulgazioan ere zeresan handia du elkarte honek, ingurumenaren garrantziaz kontzientziatu nahi du gizartea eta horretarako jarduera ezberdinak egiten ditu urtean zehar: argitalpenak, ingurumen hezkuntzarekin loturiko ekimenak, populazioak babesteko kanpainak, monitorizazio programak, etab.
Abuztuaren 25ean emango den tailerra interesa duten herritar guztientzat dago zuzenduta, batez ere natura-gune babestuetan lan egiten duten teknikari, basozain, langile, natur zale eta entomologia zaleentzat. Jardunaldia bi zatitan banatuta egongo da. Ikastaroaren zati teorikoarekin hasiko da 10:00etan, ordu bateko iraupena izango du eta lepidopteroen ekologia, familien identifikazioa, ohikoenak diren espezieen zehaztapena eta BMS Euskadi-EAEko Ropalozeroen Jarraipen Programa landuko dira. Zati teoriko hau erdaraz izango da. Ondoren, 11:00etatik 14:00etara zati praktikoa egingo da parketxe inguruan egingo duten landa irteera batekin.
Ikastaroan parte hartzeko izena ematea derrigorrezkoa da, plazak mugatuak dira. Horretarako galdetegi hau bete beharko da. Informazio gehiagorako anduetza@gipuzkoanatura.eus helbide elektronikora idatzi edo 943.802.187 edo 688.623.609 telefonoetara deitu daiteke.