‘Euskal Herriko mitoak eta ipuin zaharrak’ ipuin kontaketa

Mito eta ipuin zaharrak Marimundukoren eskutik

Xehetasunak

Ordua: 06 urria, 2024 11:00

Non? Anduetza Parketxea, Zegama

Ekitaldi mota: Ipuin kontaketa

Antolatzailea: Anduetza Parketxea

Ekitaldiari buruz

Euskal Herriko mitoak eta ipuin zaharrek kontaketa egingo da Zegaman Jentilbaratza Kultur Elkarteko Maitane Aizpurua “Marimunduko”ren eskutik urriaren 6an, larunbata, bi saio berezirekin

Mitologia, ipuin edo kontu fantastiko sorta ez ezik, errealitatea esplikatzen duten argibideen multzoa da. Bizimodua arautzeko balio ez duenean baizik ez da bilakatzen mitologia kontu edo ipuin fantastiko bilduma, baina, orduan ere, ematen duen informazioa aintzat hartzeko modukoa da. Izan ere, beste azalpenik ezean, gertakari naturalei aurre egiteko nahiz euren buruak lasaitzeko, mitoak herritarrei ingurunea ulertzen lagundu dien lanabesa izan dira mendeetan zehar.

Ataunen Joxe Migel Barandiaranek lan handia egin zuen mitologiaren transmisio soka eten ez zedin Euskal Herriko mitoak eta ipuin zaharrak jasoz. Zehazkiro, ahozko tradizioa paperean bilduz altxorra utzi zion herriari eta horri esker, Ataungo hainbat txoko eta istorio mitologiko ezagutarazten dira urtero Jentilbaratza Kultur Elkartearen eskutik.

Urriaren 6ean, igandearekin, bi saio berezi eskainiko dira Anduetza Parketxean, Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak antolatuta. Euskal mitologiazko hainbat elezahar, mito, kondaira zein ipuin kontaketa saioa egingo da. Kontalaria ‘Marimunduko’ izango da, Maitane Aizpurua ataundarra eta Jentilbaratza Kultur Elkarteko kide, baina, ez da bakarrik etorriko…

Aukera paregabea da, Jose Migel Barandiaranek jasotako kondaira mitologikoak ezagutu eta giro goxo eta magiko batean goiza familian igarotzeko. Ordubete inguruko saioak izango dira, goizeko 11:00ean lehenengo saioa eta 12:30etan bigarrena izanik. Aurrez erreserba egitea nahitaezkoa izango da eta prezioa 5€-koa izango da pertsona bakoitzeko.

Izena emateko eta informazio gehiago jasotzeko:
943 80 21 87 / 688 62 36 09
anduetza@gipuzkoanatura.eus
www.gipuzkoanatura.eus


Erreportajea gustatu bazaizu, jarrai gaitzazu sarean (X, Facebook eta Instagram) gure edukiez gozatzeko. Gainera, proposamen edo iradokizunen bat helarazi nahi badiguzu, txantxangorri@txantxangorri.info helbidera idatz diezagukezu.

 




Cristaleria Añorga Txiki
Arretxe lorategia
Gruas y Transportes Urbieta