Lurpea Garbi elkarteak hitzaldia eskainiko du maiatzaren 26an Bidania-Goiatzen

Inma Mugerza Salubitan, Lurpea Garbi elkartearen neurketa batean.

Xehetasunak

Ordua: 26 maiatza, 2024 19:00

Non? Txinkorta eskola, Bidania-Goiatz

Ekitaldi mota: Hitzaldia

Antolatzailea: Lurpea Garbi elkartea

Ekitaldiari buruz

Salubita iturburuari buruz hitz egingo du Inma Mugerzak, Lurpea Garbi elkarteak antolatuta

Inma Mugerza hidrogeologoak hitzaldia eskainiko du maiatzaren 26an, igandean, Salubita iturburuari buruz. Lurpea Garbi elkarteak antolatu du hitzaldia, Txinkorta eskolan egingo dena, 19:00etatik aurrera. Sarrera irekia izango da joan nahi dutenentzat.

Salubita Gipuzkoako iturbururik handiena da, bataz beste 650 litro segunduko ur-emaria dauka. Kareharriz osatutako akuiferoa da, hortaz kobazulo eta leize ugari topa daitezke inguruan eta baita zuloetan desagertzen diren errekatxoak ere, Osinondokoa bezala.

Hitzaldian Mugerzak urak Bidania-Goiatz bailaran egiten duen bidea ezagutzera emango du eta herriko iturburuak garbi mantzentzearen garrantzia azpimarratuko du. Joan zen urtean sortu zen Lurpea Garbi elkartea, Gipuzkoako kobazuloak eta iturburuak garbi mantentzeko garrantzia ezagutzera emateko.


Erreportajea gustatu bazaizu, jarrai gaitzazu sarean (X, Facebook eta Instagram) gure edukiez gozatzeko. Gainera, proposamen edo iradokizunen bat helarazi nahi badiguzu, txantxangorri@txantxangorri.info helbidera idatz diezagukezu.

 




Cristaleria Añorga Txiki
Arretxe lorategia
Gruas y Transportes Urbieta