Osinberde errekara txangoa

Osinberde Zaldibia Aralar

Xehetasunak

Ordua: 27 uztaila, 2024 10:00

Non? Arkaka, Zaldibia

Ekitaldi mota: Bisita gidatua

Antolatzailea: Barandiaran Museoa

Ekitaldiari buruz

Zaldibiako Osinberde errekak ezkutatzen duen paisaia ezagutzeko txangoa antolatu du Barandiaran museoak

Aralar bezalako sistema karstiko batean, ura bere barrunbeetan pilatzen da. Hala ere, tarteka lur-azpitik atera eta erreka eta osin ederrak sortzen ditu. Uraren indarra erakusten duten adibide hauetako batzuk Zaldibiako Arkaka inguruan ditugu.

Uztailaren 27an, bertako altxorretako bat ezagutzeko aukera izango dugu Aralarko parketxearen eskutik. Horretarako, Arkakako aparkalekutik hasi (errepidea amaitzen den lekutik), eta errekak eginiko bidea jarraituz Osinberde ur-putzuraino iritsiko gara.

Ibilbideak bi kilometro eskas ditu (km bat joateko eta beste bat itzultzeko), zailtasunik gabekoa da eta adin guztietara zuzenduta dago. Bertako hidrologia eta horren inguruan sorturiko kultura izango dira hizpide, abeltzaintza eta leku-izenak tartean. Gainera, amaieran bainu bat hartzeko aukera egon daiteke.

INFORMAZIO GEHIAGORAKO ETA IZENA EMATEKO:
barandiaran@gipuzkoanatura.eus
943180335 / 688895069
www.gipuzkoanatura.eus


Erreportajea gustatu bazaizu, jarrai gaitzazu sarean (X, Facebook eta Instagram) gure edukiez gozatzeko. Gainera, proposamen edo iradokizunen bat helarazi nahi badiguzu, txantxangorri@txantxangorri.info helbidera idatz diezagukezu.

 




Cristaleria Añorga Txiki
Arretxe lorategia
Gruas y Transportes Urbieta