Txakurrarekin korrika

Xabier Merino txakurrarekin korrika. Canicross La Rioja Casalareina_CollieCrossTeam

Txakurrarekin korrika

Collie Cross taldea sortu berri da txakurrarekin korrika egitearen kirola ezagutzera emateko

Agurtzane Núñez Yarza

GORKA LUCAS Canicross La Rioja Arnedillo _CollieCrossTeam (Grande)Korrika egiteko zaletasuna hurrengo mailara eraman dute Gorka Lucasek, Aitana Minerrek eta Xabier Merinok. Lagun batzuek animatuta etxean zuten txakurrarekin txakur-krosa probatu zuten, txakurrarekin korrika eginez, eta aurten beren talde propioa sortu dute, Collie Cross Team izenekoa.

«Mendi-lasterketatan aritzen ginen lagun batzuek ‘kedada’ batera gonbidatu gintuzten, proba egiteko», gogoratzen dute Xabier Merinok eta Gorka Lucasek. «Kedadak entrenamendu antzekoak dira, hasiberriek nolakoa den eta dagoen giroa ezagutu dezaten», azaltzen du Aitana Minerrek, «jendea animaliekin kirola egitera animatu dadin».

Gipuzkoan zein Bizkaian talde batzuk badaude ere, Tolosaldean ez dago gaur egun txakur-kros talderik eta horregatik beren talde propioa sortzea erabaki zuten. «Helburua eskualdean kirol hau ezagutzera ematea da», diote. Izan ere, «talde handi batean sartzeak konpromezu handia eskatzen du», batez ere lasterketak antolatzen badira.

Kasualitatez, Negu eta Lyra, Minerren eta Lucasen txakurrak Border Collie arrazakoak dira, eta hortik dator taldearen izena. «Orain Xabi aritzen da Negurekin eta ni Nay, urtebeteko nire izebaren collieari, erakusten ari naiz», dio Minerrek.

Collie Cross taldeko hiru kideak Euskal ligan parte hartzen ari dira, nahiz eta Errioxako bi lasterketatan ere parte hartu duten azken asteetan. Diotenez, «gero eta lasterketa gehiago daude eta zabalpen handia edukitzen ari den kirola da».

Txakur-krosaren onena «txakurrarekin lortzen duzun konexioa da», azpimarratzen du Merinok, jendea probatzera animatuz. «Ikasten dutenean gero zain egoten dira noiz aterako diren», diote. Zortzi kilometro inguruko lasterketak izaten dira, desnibelarekin, nahiz eta haurrentzako zein hasiberrientzako lasterketa motzagoak ere antolatu ohi diren.

«Badaude kilometro gehiago korrika egin dezaketen txakurrak, baina, azken finean, lasterketan ez zoaz zure erritmora, txakurrarenera baizik. Erritmo altuagoa da, batez ere aldapan behera doazenean», azaltzen du Lucasek. «Edozein arrazako txakurrek parte hartu dezakete, baina batez ere animalia handiak izaten dira, energia gehiago gastatu behar dutelako», adierazten du Minerrek.

Izan ere, lasterketa mota honen oinarrietako bat txakurrak beti aurretik joan behar direla da. «Arnes batekin lotzen ditugu gerrira. Elastikoa izaten da, tiratzerakoan ez beraiek ez guk min hartu ez dezagun», azaltzen du Xabier Merinok. Lasterketen denboraldia normalean neguan izan ohi da, txakurrak tenperatura altuarekin ito egiten direlako. «Lasterketa batzuetan ura jartzen diete, baina beroarekin gaizki pasatzen dute».



Entrenamenduak

AITANA Canicross La Rioja Casalareina COLLIECROSSTEAMEtxe inguruan egiten dituzte entrenamenduak. «Gure modura antolatzen ditugu. Baliarraingo Ibiur urtegiaren inguruan dagoen ibilbidera joaten gara normalean. Neguan, egunak motzagoak direnez eta lanarekin denbora askorik ez dugunez, Anoetan, etxe inguruan bilatzen ditugu ibilbideak, mendi aldera joz».

Oraingoz, Minerrek, Merinok eta Lucasek ez dute lasterketarik antolatzea aurreikusten, nahiz eta etorkizunean aukera ikusten duten. «Tolosan eta Zizurkilen egiten zirenak ez dira antolatzen. Hemen inguruan toki politak daude lasterketetarako, baina oraingoz ‘kedada’ bat antolatzearekin nahikoa daukagu». Izan ere, «talde txikia gara eta gauza asko koordinatu behar dira: dortsalak, epaileak, albaitariak… oso antolakuntza onak ikusi ditugu».




Déjanos tu opinión

Cristaleria Añorga Txiki
Arretxe lorategia
Gruas y Transportes Urbieta