Hondarribitik ibilaldia
Oraingoan ibilaldi hiritarra egingo dugu, Hondarribiako alde zaharrean murgilduz. Javier Ugarte plazako lorategiaren ondotik aterako gara, eta itsasertzeko ibilbidetik ezkerrerantz joko dugu, herri-gunerantz. Espaloiaren amaieran, Mariñel itsasontziaren ondotik igaroko gara.
Hor, errepidea gurutzatuko dugu eta eskuinerantz jarraituko dugu bidea. Etxeari buelta eman eta amaierara arte joango gara, eskuinean aurkituko dugun zebrabidea gurutzatuz, alde zaharrerantz.
Aurrean dugun plazatxoa gurutzatu eta ezkerretara, gorantz doan bidean barrera igoko gara. Bidetik igoko gara eta segituan obelisko batekin topo egingo dugu. Hurrengo kalean, Santiago de Compostela izenekoa, eskuinetara jarraituko dugu eta alde zaharrean murgilduko gara.
Aurrera jarraituz Gipuzkoa plazara iritsiko gara. Plaza gurutzatuko dugu zuzen aurrera joanez. Kalean aurrera, gurutzatzen duen lehenengo kalean ezkerretara joango gara, Arma plazara iristeko.
Arma plazaren ondotik pasako gara eta segituan Sagarrondoko Andre Mariaren eliza ikusiko dugu. Elizari buelta emango diogu, atzeko eskailerak jaitsiz, eta aurrea jarraituko dugu, Apezpikuaren plazara iritsi arte. Berriro ere, plaza gurutzatuko dugu sartu garen kontrako aldean dagoen kaletik igaroz. Amaieran, ezkerretara joko dugu, Hondarribiko harresiko sarreretako batekin topo eginez.
Harresira heltzean, eskuinerantz jarraituko dugu eta alde zaharra inguratuko dugu, Margolarien ibilbidean aurrera eginez. Kalearen bukaerara iristean, harresiaren ondotik jarraituko dugu pixka bat gehiagoz, aparkaleku baten ondotik igaroz, eta lehenengo etxearen bukaeran hasten den kaletik sartuko gara.
Bukaeraraino jarraituko dugu kalea, zuzen, eta berriro elizaraino iritsiko gara. Bertatik Arma plazara itzuliko gara, baina oraingoan gurutzatu egingo dugu, bestaldean dagoen bidean behera jaitsiz. Harresiaren kanpoko pasealekura iritsiko gara. Nahi badugu, ezkerretara jaitsiko gara edo aurrean dauden eskaileretatik jaitsiko gara behean dagoen lorategira. Bertatik, errepidea gurutzatu eta aurrean izango dugu berriro irteera puntua.
- Iraupena: 50 min.
- Zailtasuna: erraza
- Desnibela: 26 m.
- Distantzia: 2,5 km.
- Irteera: J. Ugarte plaza