Ixak Oiartzabal: «Instrumentuaz maitemindu egin behar zara»

Tio Teron

Ixak Oiartzabal: «Instrumentuaz maitemindu egin behar zara»

Ixak Oiartzabal > Musikaria eta irakaslea

 Amaia Núñez Yarza

Lanbidea eta afizioa uztartzen ditu Ixak Oiartzabalek. Musika irakasle izateaz gain, hainbat taldeen proiektutan parte hartzen du, beti ere, inprobisaziora lotua.

-Instrumentu ugari jotzen dituzu.

-Azkenean musika hizkuntza bat da. Hizkuntza hori ezagutzen baduzu, orduan beste batek baina erraztasun gehiago daukazu. Tresna desberdina da, baina hizkuntza berdina. Gero, adibidez, saxoa, zeharkako flauta, klarinetea… digitazioa eta fisikoki oso antzekoak dira. Niri, adibidez, oso zaila iruditzen zaizkit tronpeta edo txistua, ze hirurekin egin behar duzu dena, errazagoa iruditzen zait tekla bakoitzak badu bere soinua.

-Zein instrumenturekin hasi zinen?

Ixak Oiartzabal-Kuriosoa da ze, txikitatik, hamabost-hamasei urterekin, nik saxofoia jotzen nuen. Niri orduan galdetuko bazenit ze tresna ez zenuke joko esango nizuke perkusioa. Ez zidan deitzen eta ez nuen ikusten nire burua gai horretarako. Gero hasten zera tonto moduan eta gaur egun gustura nabil. Saxoa utzi nuen perkusioa egiteko bakarrik, eta gero berriro hartu nuen. Musikan, beste gauza batzuetan bezala, tresnaz maitemindu egin behar zara. Ez dago zugan, gertatzen zaizu edo ez.

-Lanbidez irakaslea zara.

– Orain dela 15 urte Loatzo Musika Eskola sortu zen, orduan hasi nintzen hemen lanean, eta oso kontent. Gertatzen dena da, irakasle bezala, musika tresna erakusten dudanez, ikasle batekin bakarrik nago, orduan erreza da. Taldeak direnean pixka bat konplikatuagoa da. Musika nire gustuko gauza bat denez, saiatzen zara hori beraiei helarazten.

-Jotzen dituzun instrumentu guztiak irakasten dituzu?

-Gaur egun, perkusioa, bateria eta saxofoia erakusten dut. Eta gero saxofoia altua, tenorra… teknika berdina da. Jendeak pentsatzen du sopranoa edo tenorra, altua edo baritonoa, tresna ezberdina dela, eta ez, saxofoia bera da.

Peppermint Quartet-Zein taldetan zaude gaur egun?

-Bi proiekturekin nago, batez ere: Makulu ken, Lasarte-Oriako talde bat, eta gero beste talde bat daukat lagun batzuekin, Peppermint Quartet izenekoa. Makulu Kenen afrobeat egiten dugu. Euskadin afrobeat talde bakarra gara eta estatuan hiru edo lau izango gara, estilo oso berezia delako. Tio Teronen Semeak taldean ere ordezkoa naiz, tresna ezberdinak jotzen ditudalako. Lau musikari dira eta lauen ordezkari gisa aritu naiz. Nire musika ibilbidea urte askotan nire anaia Erramunen ondoan joan da. Taldeak izan ditugu elkarrekin, Banja Luka izeneko bat eta PDK-2 izeneko bestea, beti inprobisaziotik eta sormenetik.




-Inprobisazio aldera jo duzu.

-Gaur egun gehiago gustatzen zait musika inprobisatu daitekeena, horregatik egiten ditudan estiloetan beti inprobisazioa dago. Baina gero bestea probatzen duzunean esaten duzu ‘ze ondo, ze atsegina’. Nahiago dut inprobisatzen den musika, baina horretan ere gauza asko ondo lotuta daude.

-Taldeko abestiak zuek idazten dituzue?

makulu ken-Bai, kantak guk egiten ditugu. Makulu Kenen, orain ari gara disko berria grabatzen, eta biz-pahiru kanta nire ideia dira. Taldeetan batek eramaten du ideia eta gero denen artean lan-tzen da, baina pixka bat parte hartu dut, eta hori polita da. Peppermint Quartet-en kanta denak ez dira nereak, baino ideiak bai nik emandakoak. Niretzako musikan inor ez da originala, orduan, zurea ez da deus. Zuk jasotako ideietatik zeozer sor-tzen duzu, baino zurea izatera… denok gera pixka bat pirata.

-Talde famatuekin ere lan egin duzu.

-Bai, lanean hasi eta berehala Amaia Zubiriarekin egon nintzen musikari, eta gero, berarekin eta Pascal Gaignerekin lan egin nuen antzerki obra batean, Federico Garcia Lorcaren ‘Yerma’. Beti, uste dut, zortea eduki dudala, ze bidera atera zaizkit gauzak. Gero, perkusio-jole bezala Negu Gorriaken ‘Borreroak baditu mila aurpegi’ diskoan parte hartu nuen estudioko musikari modun, Euskadiko diskorik mitikoenetako batean. Gauza interesgarrietan parte hartzeko zortea eduki dut. Musikarekin gertatzen da dauzkazula opari modukoak. Uda honetan adibidez, egon naiz Makulu Kenekin astebete Ibizan. Lagunen artean zaude eta primeran pasatzen duzu. Etxera etorri eta astebetera Tio Teronekin egon ginen beste astebete Edinburgon. Fringe izeneko jaialdi batean egon gara eta egunero saio bat genuen. Igandean gauza berezi bat egin genuen. Musika jaialdiaz gain dago literatura jaialdi bat. Han Harkaitz Kano eta Danele Sarriugarterekin, Joseba, Eider eta hiru musikariok saio bat egin genuen. Danele eta Harkaitz irakurtzen eta gu musika jotzen. Oso polita.

 




Déjanos tu opinión

Cristaleria Añorga Txiki
Arretxe lorategia
Gruas y Transportes Urbieta