Maiatzaren 26an hasiko da Euskal Herriko Bakarkako Sega Liga
41 segalarik parte hartuko dute XV. Euskal Herriko Bakarkako Sega Ligan
Almitza Sega Elkarteak antolatzen duen Euskal Herriko Bakarkako Sega Ligak maiatzaren 26an, igandearekin, ekingo dio XV. txapelketari. Bidania-Goiazko Arretxeko belardian izango da aurtengo ligako hiru saioetatik lehena, goizeko 11:30etik aurrera.
Guztira 41 segalarik eman dute izena. Lanak nazioarteko eran osatu beharko dituzte. Gizonezkoek 100 metro karratu ebaki beharko dituzte (10×10 metroko saila), emakumezkoek 35 metro karratu (5×7 metroko saila) eta beteranoek 50 metro karratu (10×5 metroko saila). Gazteek eta gaztetxoek moztu beharreko sailen neurria izena eman dutenen araberakoa izango da.
Euskal Herriko Sega Ligak aurten hiru saio izango ditu. Bidania-Goiatzen aritu ondoren, ekainaren 8an Udabera, Basaburuara, joango dira eta azken saioa ekainaren 30ean egingo da Legorretan.
Erreportajea gustatu bazaizu, jarrai gaitzazu sarean (X, Facebook eta Instagram) gure edukiez gozatzeko. Gainera, proposamen edo iradokizunen bat helarazi nahi badiguzu, txantxangorri@txantxangorri.info helbidera idatz diezagukezu. |