2024ko Gipuzkoako Pilota Txapelketako final ugari asteburuan
Trinketeko eskuz binakako eta paleta argentinarreko zein joko garbiko Gipuzkoako Pilota Txapeletako finalak ospatuko dira
Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Pilota Txapelketaren baitan, final ugari jokatuko dira asteburuan. Irurako Ametsa trinketean jokatuko dira eskuz banakako partidak eta Irungo Ramuntxo Berrin gizonezkoen paleta argentinarrekoak.
Final hauek lehengo asteburuan jokatu ziren gomazko paleta finalei gehituko dira, Beotibar talde tolosarreko pilotariek garaitu zituztenak.
Larunbatean jokatuko dira nagusien mailako final guztiak. Goizeko 10:00etan hasiko dira Irunen paleta argentinarreko finalak, nagusien bi mailatakoak. Etxeko hiru bikote iritsi dira finaletara: nagusien bigarren mailan Ramuntxo 1 (Dani Loza eta Asier Santesteban) eta Ramuntxo 2 (Jesus Mari Portilla eta Nestor Villa) arituko dira norgehiagoka, eta ondoren Ramuntxo 1 (Ander Montserrak eta Gorka Pablos) eta Kurpil Kirolak 2 (Miguel Almandoz eta Unai Sagarzazu) arituko dira lehian txapelaren bila.
Gainera, Joko Garbiko txapelketako finalak ere jokatuko dira larunbatean, Zubietako udal pilotalekuan. Larunbatean jokatuko dira maila guztietako finalak, lau guztira, 16:00etatik hasita. Nagusien finala izango da azkena Txost eta Zubieta 1 taldeen artekoa.
Hona hemen Gipuzkoako Pilota Txapelketako asteburuko kartelerako partida guztien ordutegia
Martxoak 9, larunbata, 10:00, Irun-Ramuntxo Berri
1. Paleta argentinarra gizonezkoak, nagusiak 2. maila:
RAMUNTXO 1 (Dani Loza-Asier Santesteban)
RAMUNTXO 2 (Jesus Mari Portilla-Nestor Vila)
2. Paleta argentinarra gizonezkoak, nagusiak 1. maila:
RAMUNTXO 1 (Ander Monserrat-Gorka Pablos)
KURPIL KIROLAK 2 (Miguel Almandoz-Unai Sagarzazu)
Martxoak 9, larunbata, 11:00, Irura-Ametsa
1. Eskuz banaka, nagusiak 1. maila:
MUNDARRO-Xabier Barandiaran
MUNDARRO-Oier Gurutzealde
2. Eskuz banaka, nagusiak 2. maila:
BEHAR ZANA-Arkaitz Esnaola
HERNANI-Unax Manterola
Martxoak 9, larunbata, 16:00, Zubieta-Udalekoa
1. Joko Garbi, alebinak (Eskola Kiroleko Gipuzkoako Txapelketa):
BEHAR ZANA 2 (Xuban Artola-Oier Diguez-Ekhi Garmendia)
ZUBIETA 2 (Beñat Alberdi-Anetz Larrarte-Aitor Ormazabal)
2. Joko Garbi, infantilak (Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketa):
TXOST 3 (Haritz Aranburu-Manex Argarate)
TXOST 1 (Lander Gelbentzu-Aiur Otxoa de Alaiza)
3. Joko Garbi, jubenilak (Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketa):
BEHAR ZANA (Asier Aranburu-Pello Aranburu)
ZUBIETA 1 (Xuban Urdalleta-Aitor Zabaleta)
4. Joko Garbi, nagusiak (Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketa):
TXOST (Peio Etchelecu-Txomin Nazabal-Andoni Zabala)
ZUBIETA 1 (Josu Aizpurua-Joseba Aizpurua-Ugaitz Rezola)
Martxoak 10, igandea, 11:00, Irura-Ametsa
1. Eskuz banaka, kadeteak:
BEHAR ZANA-Adur Otaegi
HERNANI-Ekhi Oses
2. Eskuz banaka, jubenilak:
BEHAR ZANA-Inhar Iparragirre
EPLE-Eneko Lizarazu