Informazioaren eta Merkataritza Elektronikoaren Gizartearen Zerbitzuen Legeak (LSSICE) bere 10. artikuluan xedatzen duena betez, jasota geratzen da www.txantxangorri.info domeinu-izena duen web gunea Agurtzane Núñez Yarzarena (Belako Komunikazioa & Publizitatea) dela; helbidea: Herriko Plaza 2, 20.270 Anoeta (Gipuzkoa), Euskal Herria; telefono-zenbakia (+34) 943 698 996.
www.txantxangorri.info web guneak, bere egitekoa betetzeko, testu-edukiak, eduki grafikoak, ikus-entzunezkoak, plastikoak, informatikoak eta teknikoak banatzen ditu. Aipatu edukien copyright-a Agurtzane Núñez Yarzarena da, eta, eduki horiek erabiltzaileak erabili ahal izateko, erabiltzeko kondizio hauetan jabetza intelektualaren eskubideen gain zehazten diren klausulei jarraitu behar zaie.
www.txantxangorri.info web guneko edukiak obra intelektualtzat hartzen dira eta Estatuan eta Europan indarrean dagoen Jabetza Intelektualaren Legeak babestuta daude. Copyright-aren titularrak baimena ematen du edukiak baldintza hauen arabera erabiltzeko:
Aurreko paragrafoan esandakoaren salbuespen gisa, atari hezigarriko enpresa iragartzaileen izen komertzial, marka eta logotipoak bakoitza bere titularrarena izango da, eta jabetza industrialaren eskubideak enpresa horienak eta ez beste inorenak izango dira. Zeinu bereizle horien erabilera jabetza industrialaren eskubideen titularrari beti idatzizko baimena eskatuz egingo da.
www.txantxangorri.info web gunera estekak ezartzeko kondizioak. www.txantxangorri.info atari hezigarriarekin hipertestuak ezartzea nahi duten zerbitzu-emaileek posta elektronikoko helbide honetan eska ditzakete: txantxangorri@txantxangorri.info LSSICE legearen 17.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, titularrak, edukietara edo bilaketa-tresnetara egindako estekak ezabatu edo baliorik gabe utz ditzake, betiere legez kontrako jarduera edo informaziodun estekak direnean edo kalte-ordaina jaso dezaketen hirugarrenen eskubideak edo ondasunak kaltetzen direnean.
Web gunearen titularrak, Agurtzane Núñez Yarzak, ez du bere gain hartzen jabetza intelektualaren legeak babestutako elementuei dagokienez erabiltzaileek egin lezaketen erabilera desegoki edo lege-urratze posibleen ondoriorik, ezta gai honi buruz zehaztu diren erabiltzeko kondizioak urratzeari dagokionez ere.
Agurtzane Núñez Yarzak www.txantxangorri.info atariak jasotzen dituen eduki hezigarriaren eta informazioaren eguneratzea eta zehaztasuna zainduko ditu, betiere informazio orokorra denean eta ez pertsona edo erakunde edo organismo ofizialei dagozkien zirkunstantzia zehatzei dagozkienak direnean. Edukien autoreek emandako iritziez ari garenean, Belakok ez du hartzen erantzukizunik bere gain, gunearen erantzule gisa ez baitu gunearen egiazkotasunaz edo zehaztasunaz edo zintzotasunaz erantzuten.
Txantxangorri aldizkariak ez ditu bere gain hartzen web gunean eskainitako zerbitzuetarako sarbideari, funtzionamenduari eta eraginkortasunari dagokienez une batean sor litezkeen akats teknikoen ondorioak, ezta aipatu zerbitzuak zergati teknikoengatik, zorizkoengatik edo ezinbestekoengatik eteteari edo bertan behera uzteari dagokionez ere.
Erabilera-lege hauek lege hauen arabera idatzi dira: Espainian indarrean dagoen legediaren arabera, zehatzago esanda, 2002ko uztaileko 11ren Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuen Legearen arabera, Espainiako arau zibil eta merkataritzakoen arabera eta baita datu pertsonalak babesteko eta kontsumitzaile eta erabiltzaileak babesteko araudiaren arabera ere.
Argibide gehiagotarako, edota iradokizunak edo proposamenak egiteko, txantxangorri@txantxangorri.info helbide elektronikora jo dezakezue, edota erabiltzaileentzako arreta-zerbitzuko telefonora: (+34) 943 698 996, edota posta-helbide honetara: Belako Komunikazioa & Publizitatea – Herriko Plaza 2, 20.270 Anoeta (Gipuzkoa).
www.txantxangorri.info webguneak cookieak erabiltzen ditu nabigazioa erraztu eta hobetzeko helburuarekin. Cookie bat web zerbitzariak erabiltzailearen disko gogorrean utz dezakeen testu artxibo bat da; helburua erabiltzailea berriz ere konektatzen denean identifikatu ahal izatea da. txantxangorri.info webguneak berak sortutako cookieak bakarrik irakurriko ditu. Belakok erabilitako cookieak bakarrik erabiltzaile eta ordenagailu jakin bati lotzen zaizkio, eta ez dute izaera pertsonaleko beste datu batzuetan sartzeko aukera ematen. Nabigatzaile gehienek era automatikoan onartzen dute cookien erabilpena, baina erabiltzaileak nabigatzailea konfigura dezake cookie bat jasotzen duenean ordenagailu pantailan mezu bat jaso eta cookie hori bere disko gogorrean instalatzea eragozteko. Ahalik eta zerbitzu onena emateko eta erabilera errazteko asmoz, www.txantxangorri.info webguneak IP helbidea erregistratu egiten du. Horrela bisitatutako orrien kopurua, bisita kopurua eta bisitarien jarduera eta erabilera maiztasuna zenbatu ahal izateko.