Lurpea Garbi elkartea aurkeztu da Tolosaldeko kobazuloak garbitzeko
Lurpea Garbi elkartearen helburua azken hamarkadatan zabortegi gisa erabili diren edo kutsatuak dauden ingurune karstikoen garbiketa-lehengoratzea da
Txantxangorri aldizkaria
Tolosaldean zaborrez jositako hainbat koba aurki ditzakegu, eta honek arazo larri bat sor dezake: kontsumorako erabiltzen diren lur azpiko urak, kutsatzea. Hori dela eta, espeleologo eta interes anitzetako herritar talde bat elkartu eta Lurpea Garbi elkartea sortu berri dute.
Elkartearen helburua azken hamarkadatan zabortegi gisa erabili diren edo kutsatuak dauden ingurune karstikoen garbiketa-lehengoratzea da. Izan ere, kobazuloez gozatzera joaten direnek mota guztietako traste eta hondakinak aurkitzen dituzte bere bidean. «Kobazulo gehienak ur bideak dira, bertatik pasatzen den ura gure etxeetara iristen da. Kobazuloa zaborrez beteta badago, bertatik igarotzen den ura ere kutsatzen da», gogoratzen dute.
Aurkezpen ekitaldia gaur, azaroaren 24an, arratsaldeko 18:30ean egingo da, Tolosako Udaletxeko pleno aretoan.
Gainera, bihar larunbata, 9:00etik 15:00etara, kobazuloen egoera eta kutsaduraren inguruko erakusketa jarriko dute Tolosako Triangulo plazan. Erakusketa ibiltaria izango da eta ondoren herriz-herri ikusi ahal izango da.
Hemen Lurpea Garbi elkartearen aurkezpen bideoa:
Pingback: Lurpea garbi, uraren bide ikustezina - Txantxangorri Aldizkaria