Mendeetako argizaiolen familiei izena jarriz
<!–- google_ad_section_start -–>
Amezketako elizan dauden argizaiola ia guztien jabetza ezagutzea lortu dute
Amaia Núñez Yarza
Amezketa beti lotu izan da argizaiolekin. Ia herri guztietan jartzen ziren garai batean argizaiolak hildakoak agurtzeko, baina Amezketan bakarrik mantendu da ohitura hori. Azaroaren lehenean, Santu Guztien egunean hartzen du bere osotasuna. Orduan, elizako atzealdean dauden argizaiola ia guztiak pizten dituzte falta direnak oroitzeko.
Argizaiolak hildakoari bidea argitzea zuen helburu, hortik bere izena argia eta ohola hitzen elkartzetik. Igande eta jaiegunetan pizten dira, inoiz ez hileta ospakizunean. XIX. mende erdialdera arte hildakoak elizan bertan hobiratzen ziren. Izurriteak hildako ugari sortu zituen eta gaixotasuna gehiago ez zabaltzeko hilobiak elizatik kanpora ateratzea erabaki zen, lehenengo eliza-atarietan, hortik zimiterio izena, eta ondoren herrien kanpoaldean. Orduan eliza gehienetan eserlekuak jarri zituzten atzealderaino, baina Amezketan, lehenengo metroetan bakarrik jarri ziren, eta horrek atzeko aldean, hilobiak dauden tokian, argizaiolak eta aulkiak mantentzea ahalbidetu zuen.
<!–- google_ad_section_end -–>
…erreportaje guztia papereko alean duzu irakurgai. Harpidetu zaitez eta etxera bidaliko dizugu.
Pingback: Jesús Vallejo: «La gente lo ve acabado y no ve el trabajo que tiene» - Txantxangorri Aldizkaria