Mikologika urriaren 18 eta 19an ospatuko da Tolosan

Un hongo en el bosque. Fotografía: Núñez - Txantxangorri

Mikologika urriaren 18 eta 19an ospatuko da Tolosan

Larunbatean egingo dute Mikologika azoka berezia, pintxo dastaketa, perretxikoen erakusketa, eskulan tailerrak eta abarrekin

Mikologika jardunaldia antolatu du hamahirugarren urtez Tolosako Casino elkarteak. Perretxikoak izango dira protagonista bi egunetan zehar.

Aurten bi egunetan ospatuko da Mikologika azoka. Urriaren 18an, ostiralean, goizean Tolosaldeko ikastetxeetanko DBHko lehenengo mailako ikasleak perretxikoak biltzera joango dira Aranzadi Zientzia Elkarteko kideek gidatuta. Arratsaldean, jasotako perretxikoak sailkatuko dituzte Kultur Etxean 17:30etik aurrera.

Larunbata izango da egun nagusia, Triangulo plazan egingo den Mikologika azokarekin. Bertan, perretxiko desberdinekin sukaldatutako pintxo dastaketa, Tolosaldeko ikasleek bezperan jaso eta sailkatutako perretxikoen erakusketa, haurrentzako eskulan tailerra Mikologika totebag poltsen margotzearekin, eta lehiaketa egongo dira. Azken honetan, perretxikoz osatutako otarraren pisua asmatu beharko da. Era berean, 11:30etik aurrera Radio Rebelde taldeak kontzertua eskainiko du Trianguloan.

Idatzi zure iritzia

Cristaleria Añorga Txiki
Arretxe lorategia
Gruas y Transportes Urbieta