Ormaiztegiko Burdinezko trenzubiak 160 urte bete ditu

Ormaiztegi Burdinezko trenzubiak 160 urte. Argazkia: Luismari Núñez

Ormaiztegiko Burdinezko trenzubiak 160 urte bete ditu

Eiffelen irakasle izan zen Alexander Lavalleyk diseinatu eta eraiki zuen Ormaiztegiko trenzubia XIX. mende amaieran

Abuztuaren 15ean 160 urte beteko ditu Ormaiztegi gurutzatzen duen burdinezko trenzubiak. 1864ko egun horretan inauguratu zen Alexander Lavalleyk eraikitako zubia eta Madriletik Pariserako trenbide sarearen zati garrantzitsuena izan zen. Langile asko euskaldunak izan ziren arren, ingeniariak frantsesak izan ziren, baita bertan erabili zen materiala eta makineria.

Eraikuntza 289 metro luze da, 34 metro altu eta 18.000 tona burdin erabili zituzten. Egitura, elkarren artean errematxez lotutako altzairu laminatuarekin egina dago eta lau zutabeetan eusten zen. Hauek, gainera, 20 metroko sakonera dute lurrazpian. Gustave Eiffelen aurrekoa izan zen Alexander Lavalley burdinaren erabilera berritzailearekin.

XIX. mendeko zubia leku estrategikoan dago kokatuta, Eztanda ibaiak sortutako bailararen bi aldeetako mendateak elkartuz. Hau dela eta, guduetan jasan du kalterik gehien: Bigarren Karlistadan (1872-1876) gutxi izan ziren kalteak baina Gerra Zibilean Bergarako Labe Garaietako langileek moztu egin zuten frankisten aurrerapena geldiarazteko.

Berrikuntzak ere egin zaizkio urte guzti hauetan. 1912an, adibidez, trenbide bikoitza jarri zitzaion eta 1928an elektrizitatea jarri zen. Era berean, 1941an, berreraikuntzaren baitan, hormigoizko zutabeekin sendotu zen egitura.

Zubi hau 1995ean erabiltzeari utzi zitzaion: lurrunezko trenentzako izan zen diseinatua eta ez zen tren berrien ezaugarrietara egokitzen. Hori dela eta, ondoan egin zen hormigoizko beste bidezubi batetik igarotzen dira orain trenak.


Erreportajea gustatu bazaizu, jarrai iezaguzu sareetan (X, Facebook eta Instagram) gure edukiez gozatzeko. Gainera, proposamen edo iradokizunen bat helarazi nahi badiguzu, txantxangorri@txantxangorri.info helbidera idatz diezagukezu.




Idatzi zure iritzia

Cristaleria Añorga Txiki
Arretxe lorategia
Gruas y Transportes Urbieta