Publizitatea Txantxangorri aldizkarian
Publizitatea Txantxangorri aldizkarian
Txantxangorri aldizkarian publizitatea jarriz milaka irakurlerengana iritsiko zara hilabetero.
Aldizkaria doan banatzen da ehunka saltoki, taberna eta jatetxeetan eta harpidedun direnek etxean jasotzen dute. Guztira 3.000 ale banatzen ditugu hilabetero, 10.000 irakurle baino gehiagorengana iristen gara.
Tolosaldetik hedatzen bagara ere, Gipuzkoako 40tik gora herritan banatzen dugu aldizkaria Goierritik hasi eta kostalderaino, baita Nafarroako batzuetan ere, hala nola, Leitza eta Lekunberrin. 250 denda baino gehiagotan aurki daiteke aldizkaria.
Urte guztian Argazki Erronka antolatzen dugu, eta Gero eta gehiago dira hilabetero parte hartzen duten pertsonak.
Txantxangorri aldizkarian iragartzea edozein enpresa edo elkarteren esku dago. Irakurle fidel eta konprometituak ditugu, aldizkaria hilero-hilero bilatu, jaso eta irakurtzen dutenak. Gero eta gehiago dira ere aldizkaria etxean jasotzen duten harpidedunak. Bereziki aproposa da bertako enpresa eta komertzioetzat, irakurleek oso gertuko eta konfiantzazko aldizkaria baitute eta hori iragarleek ere jasotzen duten.
Bestalde, denda edo komertzio bat baduzu eta Txantxangorri aldizkaria bertan uztea nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan. Prezio bereziak ditugu urte guztirako kontratazioa egiten dutenentzat.
Ale
Irakurle
Herri
Denda
txantxangorri@txantxangorri.info