San Adrianen 14.000 urte baina zaharragoa den maila berri bat aurkitu du Aranzadik

Excavaciones de Aranzadi en San Adrián. Foto: Núñez

San Adrianen 14.000 urte baina zaharragoa den maila berri bat aurkitu du Aranzadik

Aurtengo kanpainan aztarna berriak aurkitu dituzte, orain arte ezagutzen zena baino zaharragoak

Aranzadik beste maila bat aurreratu du San Adriango tuneleko indusketa-kanpainan. Aztarnategiak arkeologoek ezagutzen zituzten 14.000 urteak baino lehenagoko maila baten berri eman du aurten.




San Adrian denboran zehar

Aztarnategia denboraren benetako tunela da. Duela hamabost urte arkeologoekin, historialariekin, geologoekin, botanikariekin… diziplina anitzeko lan batekin hasi zen, San Adrian-Lizarrate tunela protagonista zuten kondaira guztiak argitzeko. Hasieratik, espero zutena baino aztarna zaharragoak aurkitu zituzten, eta aurten Paleolito garaiko beste maila bat aurreratu dute, duela 15.000 urte baino gehiagokoa, kobazuloaren barruko eraikuntzen azpian.

Hala, 1.000 metro baino gehiagoko garaieran dagoen kobazuloak goi paleolitotik XX. mendearen hasierara arteko aztarnak ditu. Ikertzaileek silexa, zeramika, gizakien eta faunaren hezur hondarrak, txanponak eta arma zatiak aurkitu dituzte egindako kanpainetan, baita antzinako eraikuntzak ere.



Idatzi zure iritzia

Cristaleria Añorga Txiki
Arretxe lorategia
Gruas y Transportes Urbieta