Uharte Arakilgo Artzai Eguna abuztuaren 25ean ospatuko da

Uharte Arakilgo Artzai Eguna, Día del Pastor de Uharte Arakail.

Uharte Arakilgo Artzai Eguna abuztuaren 25ean ospatuko da

Latxa ardia, artzaina eta gazta izango dira Uharte Arakilgo Artzai Egunaren jardunaldiko protagonistak

Uharte Arakil artzantzaren hiriburu bihurtuko da abuztuaren 25ean, Aralar Mendi elkarteak antolatutako Artzai Egunaren 56. edizioarekin. Egun osoan azoka, gazta eta artzantza lehiaketak, artzain-txakur txapelketa, ardiei ilea mozteko eta gazta egiteko prozesuari buruzko erakustaldiez gain, kaikuak, artilea, zintzarria eta txilar erratz tradizionalak nola egiten diren ikusi ahal izango da.




Artzai Eguna errotua

2012. urtean Nafarroako Interes Turistikoko Festa izendatua izan zen ardi latxaren eta lehen sektorearen omenaldia, sustapena eta dibulgazioa suposatzen duen ospakizun hau. Artzai Egunaren garrantzia gizartean eta komunikabideetan islatzen da eta ondorioz eskualdeko erakargarritasun turistiko errotuena izatera iritsi da.

Jaiaren helburu nagusia artzainak omentzea eta beraien lana balioan jartzea da, eta Uhartera Arakilera hurbiltzen diren bisitari guztiek egunaz goza dezatela. Horrela, abuztuko azken igandean bertaratzen diren guztiek beraien lana zuzenean ikusi ahal izango dute eta, nahi izanez gero, egiten dituzten gaztak dastatu eta erosi ahal izango dituzte.

Era berean, egun osoan zehar, Nafarroatik eta beste probintzia batzuetatik etorritako artzainek parte hartzen duten lehiaketak izango dira goizeko 10: 30etik aurrera: latxa ardiaren esne gordinarekin egindako Nafarroako Gazta Lehiaketa, Nafarroako ardi latxen esne errendimenduaren lehiaketa, estatu mailako latxa arrazako ardien lehiaketa, eskileo lehiaketa. Jaiegunari amaiera emateko, 17: 00etan Nafarroako Artzain Txakurren Lehiaketa izango da, Oñatiko eta Euskal Herriko Nazioarteko Txapelketarako sailkapena izango dena.

Artzain gazteei omenaldia

Urtero bezala, 13:00etan artzainei omenaldia egingo zaie, egiten duten lana erakustarazteko eta balioan jartzeko. Antolatzaileek adierazi dutenez, 2020 urtetik 20 pertsonek bat egin dute ogibidearekin, eta Aralar Mendi elkarteak guztiak aintzat hartu eta babestu nahi ditu. «Eurak dira sektorearen etorkizuna eta homenaldi honekin artzaintza alternatiba bezala proiektatu nahi dugu gure herrien bizi iraupenerako». Horregatik, beraiek izango dira aurtengo jardunaldiko ekitaldi nagusiko protagonistak.

Gainera, 56. edizioan Uharte Arakilgo Artzai Egunarekin azken urteetan harreman estua izan duten bi pertsona omenduko dira: Santos GoñiUharte Arakilgo Artzai Eguneko artzain-txakur txapelketa. Juan Carlos Irigoien Larraya, eskualdeko albaitaria, eta Atxen Jimenez Eskiroz, Tafallako Tubal jatetxearen sortzailea, joan zen urtean zendua, eta Artzai Eguneko gazta lehiaketan epaile gisa urte askotan parte hartu duena.

Aurtengo edizioan ere, Aralar Mendi elkartea bisitari guztientzat irisgarriagoa izango den ekitaldi jasangarriago bat antolatzen saiatu da. Horregatik, abuztuko azkeneko iganderako «lurrarekiko oreka bilatzen duten jardueren aldeko apustua egin dute, zero kilometroko produktuak bultzatuz, ekonomia zirkularraren alde eginez edo hondakinak murriztuz eta birziklatuz».

Kontsulta ezazu hemen 56. Artzai Eguneko egitarau osoa >>





Erreportajea gustatu bazaizu, jarrai iezaguzu sareetan (X, Facebook eta Instagram) gure edukiez gozatzeko. Gainera, proposamen edo iradokizunen bat helarazi nahi badiguzu, txantxangorri@txantxangorri.info helbidera idatz diezagukezu.




Idatzi zure iritzia

Cristaleria Añorga Txiki
Arretxe lorategia
Gruas y Transportes Urbieta