Ziklomotore klasikoen ibilaldia apirilaren 28an

Ziklomotore klasikoen paseoa antolatu du Euskadiko Mobyletteen Lagunak ha organizado un paseo en ciclomotores clasicos.

Ziklomotore klasikoen ibilaldia apirilaren 28an

Euskadiko Mobyletteen lagunek ziklomotore klasikoentzako ibilaldi berri bat antolatu dute Zumarragatik

Euskadiko Mobyleteen Lagunak elkarteak irteera berri bat antolatu du Zumarragatik, apirilaren 28an. Mobyletteen bazkideez eta jabeez gain, ziklomotor klasiko guztientzat zabalik egongo da ibilaldia.

Taldea goizeko 9:00etan abiatuko da Zumarragatik eta eskualdeko errepideetan zehar bi ibilbide egingo dituzte: lehenengoa 62 km.koa izango da inguruko mendate eta mendi esanguratsuenetatik igaroz. Hamaiketakoa egiteko geldialdi baten ondoren, 58 km.ko beste paseo batekin jarraituko dute. Ondoren, bazkaltzeko mahaiaren inguruan bilduko dira denak.




Eguneko programazioa:

Oraingo honetan Zumarraga aukeratu da topaleku gisa.

9:00 Lehenengo ibilaldia inguruko mendate eta mendietan zehar, 62 km ingurukoa.

11:00 Geldialdia Zumarragako Urzubi tabernan. Bertan, detailetxo bat izango dute partehartzaile guztiekin.

12:00 Bigarren irteera, 58km ingurukoa, mendate eta mendi desberdinetatik.

14:00-14: 30 Bazkaria Zumarragako Urzubi tabernan (prezioa 25 euro).

Bazkalostean beste paseo bat egin daiteke, kilometro gehiago egiteko gogoa geratzen bada.

Parte hartu nahi duen orok izena eman behar du, Euskadiko Mobyleteen Lagunak elkartera mezu bat bidalita.




Idatzi zure iritzia

Cristaleria Añorga Txiki
Arretxe lorategia
Gruas y Transportes Urbieta